Gaur entregatu diogu saria udaberriko lehiaketaren saridunari, Marian Piedrari, zorionak! Saria Bermeoko produktuak izan dira, Marianek berak aukeratutakoak. Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:
1. Lotu: aditzaile onari, hitz gutxi; sua eta ura, belaunetik behera; usteak, erdi ustel; izena duena, izana du; gauean ibili, goizean ageri; lagun ona, altxorra da; eta hobe berandu, inoiz baino.
2. Zelan dago ontzi zuri polit bat, uraren gainean, kantaren arabera? Isil-isilik, kaia barrenean.
3. Argazkiko sendabelarra luki buztana da.
4. Bermeoko jairik onena, saridunarentzat, San Juan da. Guztira, 94 erantzun jaso ditugu, eta gehienetan erantzun duzue jairik onena dela Andra Mari, Madalena, Eufeme Deuna, Baztarrekoa…
Hurrengo lehiaketa udazkenekoa izango da, eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik!
