Menu Close

Mintzodromoan

Atzoko mintzodromoan hartu genuen parte, eta oso arratsalde ona pasatu genuen. Beroari aurre egiteko Kabidxen izan zen, oso gustura errotazioetan erabilerari buruz berbetan. Bost taldetxo egin genituen, batzuk beranduago etorri ziren, beste batzuk bukatu baino lehen joan ziren, baina guztiok aritu ginen hizketan. Euskaraz praktikatzeko aukerak aztertu genituen, gure esperientziak partekatu, eta zortzietako bueltan amaitutzat eman genuen, Korrikako 12. egunarekin ere bukatzeko.

Bide batez, taldeko argazkia egin genuen “Euskaraz bizitzeko behar den dena” kartelekin, eta parte hartu genuen Arrain Azokarako AHIZEko lantaldeak proposatutako dinamikan: lan munduarekin lotutako berba eman, eta trukean eskumuturrekoa eraman. Eskueran proiektuan kokatzen da, enpresen atalean, eta leloa “Amarra txikota, lotu euskarari” izan da. Animatu zuek ere zuen berba ematen, klikatu hemen: https://labur.eus/eskueran_eskuturrekoa

Euskarari lotuta, euskara gara!