Menu Close

Errigorako olioa dastatuz euskarari puzka!

Martxoaren 2an, Errigorako olioen dastaketa egingo dugu Igorreko Kultur Etxeko plazan, 17:30ean. Nafarroako Ager eremuko ekoizleak izango ditugu gurekin, ekoizpen prozesuaren berri eman eta produktuen gainean solasaldian aritzeko. Gainera, gogoan izan martxoaren 9tik aurrera Errigorak hurrengo kanpainari ekingo diola, beraz, erdu, probatu eta eskatu!