Menu Close

Nafarroako Erresuma hizpide Igorreko berbalagunen artean

Alex Artabe adituak Nafarroako Erresumari buruz hitz egingo digu datorren asteazkenean, hilaren 24an.  Gaiaren inguruko oinarrizko ezagutzak partekatzeaz gain, bertaratutakoen arteko ideia eta usteak argitzeko ere aprobetxatuko du tartea.

Bertaratu nahi duenak izena eman beharko du arratiaberba@gmail.com helbidera mezua bidaliz, azaroaren 23a baino lehen.

Oharra: Aforo kontuak direla medio, hitzaldia ez da Igorreko Kubulu AEK euskaltegian izango. Igorreko Lasarte Aretoan izango da, 19:00etan.