Menu Close

Zer egiten dugu?

BERBALAGUN TALDEAK

Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza baten kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan.

Zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu.

Parte-hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan.

GURASOLAGUN

Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu.

Gaur egun, Arratian ez dago horrelako talderik, baina sortzeko irrikaz gaude.

EKINTZA OSAGARRIAK

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskara praktikatzeko. Besteak beste: kultur emanaldiak, hitzaldiak; tailerrak (sukaldaritza, eskulanak, dantza...); Mintzodromoak; txapelketak...

Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu: mendi ibilbideak,...