Menu Close

Nor gara?

Andoaingo mintzalagunok urte asko daramatzagu euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak,... antolatzen ditugu.

Programaren sustatzaileak: Andoaingo Udala eta Andoaingo AEK euskaltegia dira. Baina denon asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu. Ezagutu nahi dituzu?