Ekainak 22, Urduñako San Juan merkatuan
Hurrengo ekainaren 22an Urduñako San Juan merkatuan Berbalagunen Topaketa ospatuko da. Bertan euskaraz bizi nahi duten lagunak elikadura burujabetza eraikitzen dabilen herri batekin topatuko dira. Horretarako VSF eta Berbalagun taldeek, Urduñako eragile sozial eta udaletxearekin batera aktibitatez beteriko eguna antolatu dugu:
10 tik aurrera eta arratsaldeko 7ak arte:
– Gosari agroekologikoa
– Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua
– Gertuko ekoizleen eskutik bertoko txakolin eta gazta dastaketa
– Taloak egiteko tailerra
– Bazkaria: Taloak, entsalada, postrea, edaria eta kafea
– Euskal abestiak eta dantzak
Urduñara hurbiltzen diren Berbalagun taldeek eta euskaldun orok, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutzeko eta aldi beren jai giroan euskaraz bizitzekoa aukera izango dute.
Anima zaitezte!!!
Autobus bat antolatuko da eta egun osorako txartela 10 eurotan salduko da, euskaltegietan eta Urduñako Turismo bulegoan