Gurasolagun egitasmoa Laudio mailan berritzailea dela esan dezakegu familiek bere osotasunean parte hartu ahal izango dutelako.
Familietan eta familien artean euskara sustatzea du helburu, modunaturalean sortzen ez diren harremanak martxan jartzea, harreman sareaosatuz, euskaldunduz. Zuzenduta dago euskaldunak diren familientzat baita euskaraz jakinda ereerabiltzen ez dutenentzat ere. Herrian euskararen presentzia handitzeanguztiok irabaziko dugu.
Pasa den urtarrilaren 27an lehenengo hitzordua izan genuen, Basalarrina elkartearen egoitzara bertaratu ziren 20 guraso eta 10 bat ume. Guztion artean hainbat ideia proposatu ziren, oso arratsalde emankorra izan zen: igerilekuan elkartzea, kultur etxean edo gastronomi museoan tailer ezberdinak egitea…
Hurrengo data ere adostu genuen, otsailaren 10ean Basalarrina elkartearen egoitzan elkartuko gara, umeeen adinak kontuan izanik 17:30ean seme-alabagazteenak dituzten familiak hurbilduko dira, jarraian, 18:30ean, 6 urtetik gorakoak.
Oraindik ere ateak irekita ditugu, beraz, beste familiaren bat animatuzgero etor dadila hurrengo ostiralean Basalarrina egoitzara.
Informazio gehiagorako: aek: 607.673.744 edo laudio_berba@aek.org Laudioko udalaren Euskara arloan: 94.403.48.90 edoeuskara@laudiokoudala.net