Urtarrilaren 15ean, Artziniegako berbalagunak Valderejo parke naturalean egon ginen. Eremu hau 1992 urtean izendatu zen parke naturala eta bere barrenean Euskal Herriko paisai politenetako bat gordetzen du. Berez, Arabako lurretan dagoen Valderejo parkean, Puron ibaia sortutako haranak egituratzen du, eta bere muga naturalak, Araba eta Burgosen arteko muga administratibo ere bihurtzen dira. Arabako mapetan ikusi duzuen mendebaldeko adar horren erdian kokatzen da Valderejo parke naturala.
Egindako ibilbidea Burgoseko Iurretan kokatzen den Herran herrian hasi ginen, eta hortik Riberako bidea egin genuen, guztira 3 ordutako ibilaldia, joan-etorria, solasean paseatzen joateko aitzakirik ezin hobea. Hasi eta gutzira Valderejo harana mugatzen duten erliebe malkartzuekin egin genuen topo, eta hauetan Puron ibaiak higatu duen arroila. Ondoren, harana zabaldu egiten da eta Riberako hustutako herrian hartu genuen etseden, eta bere eliza bisitatu. Eta buelta etxera. Goiza pasatzeko plan gozagarria!
Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen