Menu Close

Nor gara?

Aiaraldeko berbalagunen 2016tik daramagu euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak... antolatzen ditugu.

Programaren sustatzaileak: Aiara, Amurrio, Laudio, Okondo eta Urduñako Udalak zein Laudio eta Amurrioko AEK euskaltegiak dira. Baina denon asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu.

Aiaraldetik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?