Euskara praktikatzeko gogotsu zaude? Gerturatu zaitez Berbalagunera! Talde arruntak izan ditugu, baita bereziak ere, Jostintzazaleak, dantzazaleak, abenturazaleak eta pintxo-potezaleak, hain zuzen. Hainbat ekintza egin izan dira martxan jarri ginenetik eta askoz gehiago egiteko asmoa dugu. Aiaraldeko berbalagunei, euskaltegietako ikasleei nahiz edozein euskaldun eta euskalzaleri ekintza osagarriz betetako egutegi erakargarria eskaintzea da gure asmoa; hori guztia, jakina, EUSKARAZ eta Musutruk! Animatuko zara? 🐾 Hala bada, eman ezazu izena hemen sakatuz.