Euskal Herria mendiz mendi
Helburu dugu Euskal Herria oinez zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak… hobeto ezagutu eta ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobeak dituzu hauek:
UZTAILA: 15etik 29ra
Oion-Guardia-Lagran-Maeztu-Opakua-Urbasa-Arbizu-Lizarrusti-Aizkorri-Arantzazu-Leintz Gatzaga-Otxandio-Garai-Aulesti-Lekeitio.
ABUZTUA: 07/29tik – 08/13ra
Otxandio-Leintz-Gatzaga-Arantzazu-San Adrián- Lizarrusti-Aralar-Arrarats-Belate-Sorogain-Garralda-Hiriberri-Irati-Belagua-Lintza-Izaba.
ANTOLAKETA
Egun bakoitzean, batez beste, 20-25 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean; eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera, etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
Erosoago ibiltzeko, pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak…). Antolatzaile bi gidari izango ditugu bidean, eta besteak furgoneta eramango du. Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko diren lekuei buruzko informazioa dakartzan liburuxka bana izango dugu.
Eskolarik ez da egongo, baina hizkuntzarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira: tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri edo jarduera kulturalen baten parte hartu (diaporama bat ikusi, ipuin-kontalaria, erakustaldiak, bisita gidatuak…).
Eta, jakina, antolatzaileak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira bertan.
IZEN-EMATEA
Azken eguna ekainaren 26a
https://www.aek.eus/ibiltaria/