Menu Close

Zer da Arranopola?

Jose Kruz Gurrutxaga isildu gabe aritu zen atzoko Urola kostako Mintzalagun egitasmoaren hasiera-ekitaldian. Hari esker, hitz eta barre egin ahal izan genuen, baita gorputza erlaxatu eta abestu ere. Emanaldi konpletoaren ostean, luntxaz ere gozatu genuen eta mintzalagunek elkarren berri izateko aukera izan zuten.

Eman diogu hasiera Mintzalagunri eta atzo bezain alai jarraitzea espero dugu. Mila esker etorri zineten guztioi.