Menu Close

Hasiera-ekitaldi xume eta goxoa

Lehengo ostegunean, iluntzen hasia zela, Zumaiako kaleetan, ahal zen lekuan aparkatu eta San Telmo ermitara azaldu ginen zenbait mintzalagun, tipi-tapa. Iluntasunaren barruan murgildu zen argia izan ginen.

Amaia Zaldua Urola kostako Mintzalagun arduradunak sarreratxoa egin zuen eta Esti Curielen antzezlana ikus-entzun genuen jarraian. Publikoaren barreek musukoak zulatu zituzten eta txaloek gustura geundela adierazi.

Ekitaldi xume bezain goxoa izan zen. Eskerrik asko etorri zinetenoi eta izan dezagula ikasturte hiztun on!