Uda honetan 10 mintzatalde aritu dira Urola kostan hitz eta pitz. Orain, ikasturtera begira jarri gara eta, dagoeneko, 18 talde daude martxan.
Gogoratu egitasmoak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, alegia) euskara ikasten ari direnekin (bidelariak) elkartzen dituela, astean ordubetez, euskaraz aritu daitezen. Euskara doan eta zure denbora librean praktikatzeko aukera izango duzu, beraz.
Asteroko hitzorduaz gain, irteerak eta opariak ere egiten ditugu. Animatu! Euskara ZU ZARA!
