Bukatu da Ezetz Jakin lehiaketan parte hartzeko epea! Guztira 53 lagunek hartu dute parte, eskerrik asko guztioi! Parte hartzaile horietatik 5ek erantzun dituzte galdera guztiak ondo, eta 5 horietatik zozketaren irabazlea Nagore Ruiz Perez izan da, zorionak, txapelduna! Oporretatik bueltan jasoko duzu zeure saria!
Jakin nahi al duzue galderen erantzunak zein diren? Bada, hementxe dituzue:
1. Irudi hau Sestaoko eraikuntza bati dagokio, zeini?
Udaletxeari
2. Sestaon Gernikako Arbolaren kimu bat dago, baina non?
Santa Maria elizaren lorategietan
3. Irudi hau Sestaoko irakurzale klubak jaso zuen azken bisitarena da. Zein da bertara solasaldia egitera etorri zen idazlearen izena?
*
*
Iratxe Etxebarria
4. Zein da Sestaoko Udal liburutegiaren izena?
Sabina de la Cruz
Sabina de la Cruz
5. Asuncion Menendez Sestaoko kale baten izena da. Baina nor izan zen?
Sestaoko maistra eta eskola zuzendaria Errepublika garaian
6. Sestaoko Wikiemakumeok taldeak Wikipedian emakumeen presentzia euskaraz handitzea du helburu. Zenbat biografia sortu ditu orain arte?
34
7. Langileen omenez egindako eskultura da honako hau. Nork sortu zuen?

Lucas Alcaldek
8. 2026an Sestaoko Berbalagunen urteurrena izango da? Zenbat urte beteko ditu?
20
9. Zenbatean behin elkartzen dira Sestaon berbalagunak euskara praktikatzeko?
Talde arruntak astean behin, ordubetez, eta irakurzale kluba hilean behin
10. KORRIKA badator! Noiz hasiko da?
2026ko martxoaren 19an
