Menu Close

Totemak ezagutzeko tailerra: kronika eta argazkiak!

Otsailaren 27an 18:30ean zenbait berbalagun Gaztelekun elkartu ginen Tomemak ezagutzeko asmoz.
 
Nork bere animaliak zein ziren jakin ondoren, horiei buruzko ezaugarriak erakutsi zizkigun Anak. Era berean, barne oreka lortzeko estrategiak ere garatzen lagundu zigun gai emaileak.
 
Eskerrik asko partaide guztiei; bereziki eskerrik asko, Anari, bere pasioa gurekin euskaraz partekatzeagatik!