Menu Close

Kolosala izan da Sarri gurean berriz izatea!

Otsailaren 20an berriz ere izan genuen Joseba Sarrionandia gurekin, eta betiko moduan, plazer handia izan zen bere hitzak entzutea!

18:30ean Udal liburutegiko aretoan 46 lagun elkartu ginen Kolosala izango da irakurri berri genuen liburuari buruz idazlearekin mintzatzeko. Liburuaren nondik norakoei buruz hitz egiteaz gain, beste gai askori buruz hitz egin eta hausnartzeko aukera ere eman zigun Sarrionandiak: euskal literaturaren garapena, euskararen egoera… Kolosala izan zen!

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi! Zer pozgarria den ikustea Sestao euskal irakurzalez josita dagoela!