Menu Close

Zumba: kronika eta argazkiak

Abenduaren 19an, astelehena, ederto eman genion hasiera asteari eta bukaera urteari! 10:00etan zenbait Berbalagun La Benediktako kiroldegian elkartu ginen Zumba eskola bat jasotzeko; eta zer esperientzia polita izan zen!

Hasieran, Oscar Berbalagunak, gure gai emaileak, motoreak berotzeko zenbait koreografia irakatsi zizkigun; eta pixkanaka erritmoa igotzen joan zen (hala ere, zintzo porta zen gurekin, gehienak hasiberriak baikinen). Bukaeran, luzaketak egin aurretik, gure koreografiarik gustukoena errepikatzeko aukera ere izan genuen! Itzela izan zen! Gainera, euskal kantak aukeratu zituen Oscarrek koreografiak egiteko; parte hartzaileontzako, beraz, plazer bikoitza!

Eskerrik asko, Oscar, hartutako lanagatik! Errepikatzeko gogotan gaude!