Menu Close

Gabonetako postalak: kronika eta argazkiak

A zer arratsalde atsegina pasa genuen Gurasolagunok abenduaren 19an! Zenbait familia Gaztelekun elkartu ginen Gabonetako postalak sortzeko asmoz, eta konturatu ginen artista txiki handiak dauzkagula!

18:00etan Garbiñe gurasolagunaren gidaritzapean, kartulinak aukeratu, beharrezko materialak moztu, pegatu, purpurina, lumak, sokak… Nork bere irudimenari men eginez postal ederrak sortu genituen; eta bitartean, mingainak ere astindu genituen!

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi herria ahoz edertzeagatik; eta nola ez, eskerrik asko, Garbiñeri, horren ideia polita proposatu eta aurrera eramateagatik! Mundialak zarete!