Menu Close

Sestaoko mintzodromoa

Euskara kalera aterako dugu! Bazatoz?

Parte hartzaileek egunerokotasuneko gaiei buruz talde txikietan
eztabaidatzeko aukera izango dute: hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15-
20 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz
mugituko dira mintzakidez ere aldatuz.

Ez galdu euskara praktikatzeko eta herriko euskaldunak ezagutzeko aukera paregabe hau!

-Eguna: maiatzak 31

-Ordua: 10:00-11:30 edo 19:00-20:30 (2 txanda egongo dira)

-Lekua: Kasko plaza (eguraldi txarra eginez gero, parte hartzaileei jakinaraziko zaie non elkartuko garen)

-Izena emateko: 678422521 telefonora whatsAppa bidali edo sestao_berba@aek.eus helbidera mezua bidali maiatzaren 29a baino lehen

-Antolatzailea: Sestaoko Berbalagun