Menu Close

Mikroipuin lehiaketako irabazleak

“Ez da erraza izan bakar bat aukeratzea”, horixe da bozkatu duten Berbalagun gehienek adierazi dutena. 21 bozka jaso ditugu orotara eta oso sakabanatuta egon dira, mikroipuin gehienek jaso baitute bozkaren bat. Nolanahi ere, badugu irabazlea! Irabazlea? Ez, ez, irabazleak! Izan ere, bozkatuenetan berdinketa bikoitza egon da; hortaz, bi saridun dauzkagu! Hona hemen ipuin irabazleak eta egileen izenak:

Eritz txikiaren ibilerak (Marta Moure)

Ama eta biok etxerantz gindoazenean ohiuak entzun genituen gure atzean; …Eritz!!..Eritz!!… Amak begiratu ninduen kezkatuta, bihurria nintzela baitzekien. nik sorbaldak jaso nituen eta, badaezpada, ez nuen ezer esan. Eritz!!… Azkenik, ohiularia gureganaino heldu zen eta gutun-azal bal eman zidan. Bat-batean, ulertu nuen: nire lagun Ibaik bere urtebetetzera gonbidatu ninduen!!”

 

Barearen ostean… (Mertxe Enbeita)

Etxean nengoen, abesti bat entzuten. Egun argitsua zen. Eguzkia etxea berotzen ari zela, bat-batean, tximistak hasi ziren berak atea ireki zuenean.

 

Zorionak bioi! Gainerako guztiei, eskerrik asko parte hartzeagatik! Segi idazten eta euskarari hauspoa ematen!