Menu Close

Euritakoak margozteko tailerra Santurtzin

Udazken eta negu partean alboan eramaten dugun tresna da euritakoa, oso erabilgarria baita. Baina funtzionala izateaz gain, polita ere izan daiteke. Zergatik ez?
Irudirik gabeko euritakorik duzu etxean eta hau apaindu nahi duzu?
Santurtzin hau egiteko aukera izango duzu!
Otsailaren 17an eta 24an, astelehenak biak, Artelier estudioan arratsaldeko 19:00etan egingo diren bi orduko bi saioetan zure euritakoa apaindu ahal izango duzu. Laguntzeko irakaslea izango duzu, margoak, plantilak, lisaburdinak, … eta hau guzti hau 10 euroren truke.
Umeek gurasoekin batera parte hartu ahal izango dute!
Izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.