Menu Close

Irakurzale Kluba: azken kronika eta hurrengo hitzordua

Mikel Pagadiren “Bisita” izan zuten hizpide Irakurzale Klubaren azken hitzorduan, eta hona ondorioak edo:

Era askotako bisitak daude: batzuk besteak baino gustagarriagoak, zalantza barik. Eleberri honen azalak agerian uzten du nork nori egindako bisitaldia den, eta umore kutsua izango duela ziurra da, egilea nor den kontuan izanda. Besteak beste, gizartearen kritika zorrotza egiteko narrazio “ganberroa” ondu du Mikel Pagadik. Ausardia izan behar da horretarako, eta eskertzen diogu.

Ikasturteko azken hitzordua ekainaren 16an izango da Casa Torre jauregian, eta bertan izango dugu gurekin Lizar Begoña, “Mundu zitalaren kontra” bere azken lana izango baitugu hizpide.