Katixa Agirreren “Barne Zerbitzuak” izan zuten hizpide Irakurzale Klubaren azken saian eta honakoa dioskute kideek horren inguruan:
Oraingoan zinema kameraren atzean jarrita, Katixa Agirrek pelikula bat ikusarazi digu, non lau emakumek komunikazio sarea josi zuten gerra garaian preso eta erbesteratutako gobernuaren artean. Hala ere, egiari zor, eleberrian jazotakoak errealak direnez, laukoteak merezitako omenaldia ere bada izkribua.
Hurrengo saioa martxoaren 11n izango da, eta Bernardo Atxagaren “Enarak” izango da hizpide.
