Menu Close

Azken Irakurzale Klubaren kronikatxoa eta hurrengo hitzordua

Aurreko astean hitzordu berezia izan genuen Santurtziko Irakurzale Klubean; izan ere, ohiko biltokitik atera eta Casa Torren elkartu ginen Bar Gloria liburuari buruz hitz egiteko, oraingoan Nerea Ibarzabal egilearekin batera.

Ordubete pasatxoko saioa izan zen, eta bertan liburuan jorratzen diren gaiak izan genituen hizpide: familia eredu tradizionalak eta bertan sortzen diren botere harremanak, norberari buruz espero dena betetzeak eta ez betetzeak dakartzan ondorio sozialak, lanaren inguruko tradiziozko ikuspegiaren zama…

Egilea bertan izanda, aukera baliatu genuen liburua ez ezik idazprozesuaz ere hitz egiteko: nola eta nondik sortzen diren ideiak, nola gorpuztu, behin betiko bertsioa azkena dela onetsi arteko prozesua, konfiantzazko editorearen garrantzia…

Gustura atera ginen saiotik, eta hurrengoaren zain, izan ere, hurrengo liburua Andoni Agirrezabalaren “Etxe berdea” izango da martxoaren 15ean: zain izango gaituzue!