Menu Close

Irakurzale Klubaren azken kronika eta hurrengo hitzordua

Urriaren 17an izan zuen Irakurzale Klubak ikasturteko lehen hitzordua, Ursula K. Le Guin idazlearen “Oihan hitzean mundua”, eta hauxe haien iritzia liburuaren inguruan:

Oihan hitzean mundua

1972an argitaratu zen Ursula K. Le Guinen eleberria, eta 2021ean euskaratu da. Zientzia fikziotik garai hartako gatazken gaineko kritika zorrotza egiten du Le Guinek, baina, maisuki, panfletismotik urrun: Vietnamgo gerra, militarismoa, xenofobia, naturaren suntsiketa, matxismoa… Gainera, sinbolismoz beterik dago, eleberriko ezer ez baita kasualitatea.

Ez duzula zientzia fikzioa gustuko? Liburuaren bukaerako gibelsolasean dituzu artelan hau irakurtzeko arrazoi guztiak. Probatu eta esango diguzu!

Hurrengo hitzordua, azaroaren 30ean izango dute, eta bertan Iban Zalduaren “Ipuina engainua da” izango dute hizpide. Zure zain gaituzu!