Menu Close

“Erabili goldea hilen hezurren gainetik” Irakurzale Klubean

Agenda asteon aterako bada ere, maiatzaren 4ko hitzordua gordetzen has zaitezkete… Irakurzale Klubean “Erabili goldea hilen hezurren gainean” hizpide maiatzaren 4an!!!

Janina Duszejko basoalde bakarti batean bizi den emakume adintsua da, zubi-ingeniari erretiratua eta umeei ingeles-eskolak ematen dizkiena; William Blakeren poemak, Astrologia eta izaki bizidun guztiak maite ditu, eta animaliak hiltzen dituzten ehiztariak gorroto. Eta hain zuzen, ehiztari zenbait hilik hasi dira agertzen alderdi menditsu horretan.

Misteriozko eleberri baten garapenarekin batera, pertsonaia liluragarri baten ezaugarri eta ertzak joango gara ezagutzen: xelebre bezain xaloa, egoskor eta maitagarria, aldi berean ahul eta ahaltsua. Baina, horrekin batera, gizarte gupidagabe honek bazterrean uzten dituen izaki guztien aldeko aldarri ozena topatuko dugu, mundu bidezko eta bizigarriago baterako deia.