Menu Close

“Alderray pertsonaien ehiztaria” apirilaren 7an SKAn

Apirilaren 7an, osteguna, “Alderray pertsonaien ehiztaria” antzezlana izango dugu SKAn, eta ohiko moduan euskaltegietako ikasleek zein berbalagunek sarrerak 5 euroan eskuratzeko aukera izango dute. Joan nahi izanez gero, eskatu sarrerak dinamizatzaileari apirilaren 6ko (asteazkena) 12:00ak baino lehen.

TARTEAN TEATROA
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi & Patxo Telleria
Antzezleak: Mikel Martinez, Sandra Fernández-Aguirre

Zahartzen ari da Alderray. Gero eta gehiago kostatzen zaio pertsonaiak ehizatzea. Diru premia larriaz dago. Pentsioko jabeak zor duena pagatzeko eskatu dio, bestela kalera botako duela gaur bertan. Horrexegatik, gaur arratsaldean geratzen zaizkion azkeneko harrapakinak saldu nahi ditu subasta publikoan.


Protagonista-narradoreak, Alderray-k itxura ambiguoa izango du. Batetik far west-eko aspaldiko tranpero baten irudia ekarri ahal digu gogora; bestetik gaur eguneko argazkilari-ehiztari bat ematen du, erreportaria, bere argazki kamara disparatzeko prest.