Menu Close

“Aittu” online hitzaldi sorta

Datorren astelehenean, hilak 21, hitzaldi-sorta bat eskainiko da streaming bitartez. Zehatz-mehatz sei hitzaldi izango dira hiru bloketan banatuta. Honakoak:
 
LEHENENGO BLOKEA: LAN MUNDUA
09:30 Lana biltzeko bidea argitzen. Lanpostu berri bat bilatzeak (eta lehenengoak are gehiago) sor ditzakeen zalantzei erantzun bat bilatze aldera, gazte bik orientatuko gaituzte bide hau ahalik eta erraz eta erosoen izan dadin, horretarako gomendio sorta bat emanez, eta gure indarguneei zuku gehien ateratzeko moduak esplikatuz, besteak beste.
10:00 Euskal Herrian eginak: Tokian tokikoa sortzen. Euskal sortzaileen gaur egungo bizitzaren hurrenkera egingo digute bi hizlariek.
BIGARREN BLOKEA: GENERO IKUSPEGIA
11.00 Zer esan nahi du gizon izateak? Maskulinitate-eredu berriak eraikitzeari buruzkoa
11:30 Sarean seguru ligatzen duzu? Ligatzeko aplikazioak erabiltzean seguruago sentitzeko gako eta tresnak aurkeztuko dizkigute.
HIRUGARREN BLOKEA: TEKNOLOGIA ETA SARE SOZIALAK
12:00 Plano analogiko eta digitalean garena. Plano analogiko eta digitalei ematen diegun erabilpena ezberdina dela badakigu. Baina badakigu zein diren hauek ekar ditzaketen
ondorioak? Egoera horretan burujabe izateko ohitura onak zein diren adieraziko digute.
12:30 Pribatutasuna sarean: Gure datuak zaintzen. Sarean argitaratzen dugun informazioaren ibilbidea azaletik bakarrik ezagutzen dugu. Zer gertatzen da gure informazioarekin zerbait publiko egiten dugun momentutik? Bermatu al dezakegu gure pribatutasuna mundu digitalean?
Hitzaldiak gazteei zuzenduak dira, eta streaming bidez eskainiko diren arren, grabatuta geratuko dira norberak nahi duenean ikus ditzan.