Menu Close

Martxoaren 24an, “Fake” antzezlana SKAn

Martxoaren 24an, osteguna, “Fake” antzezlana izango dugu SKAn, eta ohiko moduan berbalagunek sarrerak 5 euroan eskuratzeko aukera izango dute. Joan nahi izanez gero, eskatu sarrerak dinamizatzaileri martxoaren 23ko (asteazkena) 12:00ak baino lehen.
Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina; gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira denak. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Benetako kanpaien aurretik amama ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete. Eta momentu horretan bertan hasiko dira arazoak.
Fake anglizismo bat da eta gaur egun eremu digitalean erabiltzen da faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Begiari tranpa, aldiz, norbaiti, benetan ez dena erakutsi nahian egiten zaion tranpa edo iruzurra. Gezurra gure kondizio bilakatu da. Zenbat eta gehiagotan kontatu gezur bat gure buruari, gero eta gehiago sinisten dugu berau egia dela, eta hori da gezurretan okerrena. Ihes joaten zaiguna egia da.