{"id":1096,"date":"2024-09-24T15:46:59","date_gmt":"2024-09-24T15:46:59","guid":{"rendered":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/?p=1096"},"modified":"2024-09-24T15:46:59","modified_gmt":"2024-09-24T15:46:59","slug":"martxan-da-24-25-mintzaldia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/blog\/2024\/09\/24\/martxan-da-24-25-mintzaldia\/","title":{"rendered":"Martxan da 24-25 mintzaldia"},"content":{"rendered":"<br \/><br \/>AEKREN PRAKTIKATU ZERBITZUAK KANPAINA BERRIA ABIATU DU, EUSKARA ZU ZARA LELOPEAN<br \/><br \/>Dagoeneko abian da AEKren Praktikatu zerbitzuaren kanpaina, euskara ZU zara lelopean. Ikasturte honetan, euskaldunon komunitatea osatzeko norbanakoen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta bereziki, mintzapraktika programetako partehartzaileek jokatzen duten papera: egunero hizkuntzan trebatu, praktikatu eta bizi garen guztiok euskaldunon komunitatea osatzen dugu, eta horren alde era aktiboan posizionatzen garenean euskara gara denok.<br \/><br \/>Mintzapraktika programetan ez dago ez zahar, ez berri; ez hango, ez hemengo&#8230; Programen bidez hiztun guztiek gustura eta lasai egiten dute euskaraz, euskaldunon komunitatea indartu eta zabaltzeko. Ideia horixe islatu nahi izan dugu, hain zuzen ere, bideo honetan.<br \/><br \/>Datozen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagun, mintzakide eta mintzalagunak; ikasturte honetan, 103 herritan: Agoitzetik Muskizera edo Tuteratik Zarautzera. Aurten, bestalde, egitasmo berriak abiatuko dira: mintzalaguna Lezon, berbalagun Artziniegan eta, lehen aldiz, gurasolagun programa Hernanin. Iparraldean, AEKk mintzalagun-taldeak abiatuko ditu Lapurdiko bortz herritan: Itsasun, Baionan, Kanbon, Uztaritzen eta Hendaian.<br \/><br \/>Beti bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuan jarraitu egingo dugu euskarazko aisialdia sustatzen ekintza osagarrien bidez. Joan den ikasturtean, esaterako, 500 aktibitate baino gehiago antolatu genituen: besteak beste, tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak&#8230;<br \/><br \/>Horretaz gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko dik\/din, elkarri hika hitz egiteko talde berriekin. Familientzako gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolas, txango eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek aukera izan dezaten euskaraz elkarrekin aritzeko. Azkenik, azaroan online-taldeak ere abiatuko dira.<br \/><br \/>Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontu zein sari politak eskura ditzakete.<br \/><br \/>Izena emateko: emanizena.praktikatu.eus<br \/>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>AEKREN PRAKTIKATU ZERBITZUAK KANPAINA BERRIA ABIATU DU, EUSKARA ZU ZARA LELOPEAN Dagoeneko abian da AEKren Praktikatu zerbitzuaren kanpaina, euskara ZU zara lelopean. Ikasturte honetan, euskaldunon&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":54,"featured_media":1099,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1096","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categoria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1096","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/users\/54"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1096"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1096\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1097,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1096\/revisions\/1097"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1099"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1096"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1096"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/sakana\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1096"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}