Menu Close

ARGAZKI LEHIAKETA: IRABAZLEA

Joan den hilean, Berbalagun egitasmoak argazki lehiaketa antolatu zuen. Bertan, ”negua” gaia oinarri hartuta, 80 argazki inguru aurkeztu ziren, bakoitza bere argazki-oinarekin. Irabazlea aukeratzeko, Berbalaguneko jarraipen batzordea izan zen epaile taldea, eta honako irizpideak hartu dira kontuan: argazkiaren originaltasuna, kalitatea eta argazki-oinaren zuzentasuna. Behin argazki guztiak baloratuta, honako argazki hau izan da sariduna. Egilea: IRANTZU ARMENDARIZ:

Lokatz-putzu bat naturaren isla bihur daitekeenean.

Bigarren eta hirugarren, honako argazki hauek geratu dira, hurrenez hurren:

Egilea: Matthew Doughty:

Azalorea, aza, hotza gure azalean partekatzen dugu. Bizitzan, ez dago ezer soberan.

Egilea: Ixone Anabitarte

Ekaitzak uzten dionean, gure Erromako Zubia jolastera irteten da lagunekin… gure Zubiarekin.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Hona jasotako argazki guztiak:

Neguko bisitariak gure kostaldetan.

Gau beltza jaisten ari da jada Portugaleten eta hotz bizia esnatzen da

“Negua ez da zuria. Negua ez da hotza. Negua ez da tristea.”

Ibaia, Zubi Esekia , Pasalekua, Euria, Negua: Geu garena, geure muina, Portugalete gara.

Negua joan negua etorri, hemen iraunen dugu denboraren joana ikusiz natura bezala.

Negua joan negua etorri, hemen iraunen dugu denboraren joana ikusiz natura bezala.

Neguko hotz handia merkatuko garagardoetan argi ikusi eta sentitu egiten da.

Ekialden sortzen den argia laranjondoen artetik igarotzen da, mendira igotzeko negu goizean

Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan, dakidalako irauten duela orainak ere geroan.

Esaten da bizitzaren neguan ez dagoela itxaropenik.

Esaten da bizitzaren neguan ez dagoela itxaropenik.

Gezurra badirudi ere, itsaso horretan bertan, berriro igeri eta barre egingo dugu.

Negu bete betean, zer esango dut, ba? Hotza maite dudala, gehiago elurra.

Egun ederra Pagasarrin, Elurrez beteta, urrunetik ikusten da Ganeko izuagarria da benetan.

Nire bihotz berdeak eta beroak neguko hotzari aurre egiten dio bidea eginez.

Leihotik begira, beroa etxe barnean. Elur malutak jausten, dena zuri kolorez betea.

Gorbeia, negua peto, petoa!

Seguraski egun guztiak ez dira onak izango, baina beti egongo da zerbait ona egun guztietan.

Izara hotz zuriak bidera gaitzala argi epelaren bidean.

Belatxikieta! Edurretan!!!

Goiz goibela eta hotza lan-egunari hasiera emateko

Bakoitzak bere negua bizi du.

Urtarril hotza, neguaren bihotza

Ura, munduko aldakorrena, ororen ardatza, izotza, elurra eta hotza, Gorbeiako gurutzean ere.

Zeru eta elur artean bi pertson ibiltzen dira tontorraren bila, espero dut lortuko dutela

Zuhaitzak, lainoa eta elurra, paisai eder egin dezakegu osagai hauekin. Nola ikusten duzue argazkia, kolorez edo zuri ta beltza ?…….ondo begiratu.

Elur egiten duenean mundu zuri bat irekitzen da gure aurrean, erraketak ipin ditzagun eta joan gaitezen ikustera.

Azkenean, iritsi da benetako negua

Negua eta eguraldi txarra izan arren, beti dago norbait prest ” La Punta”tik ibiltzeko.

Elur asko den urtean, garia; eta erle asko dugunean, eztia.

Ikusgarria azken egunetako elurtearen ostean nerbio-jauzia, ez galdu, joan eta gozatu.

Alluitz mendia eta Anbotoko Mariren buruaren soslaia, etzanda.

Bihar ere argituko duk eguna. Ea ate berriak irekitzen diren!

Hire ondoan bizitza ederragoa dun! Maite haut, politte.

Utziozu egindako bideari iraganeko koloreen artean desagertzen eta egiozu so itxaropentsu etorkizunari.

Elur artean ere, guganaino heldu da, bularra puztuta gure altxorra zabaltzeko prest.

Elur artean ere, guganaino heldu da, bularra puztuta gure altxorra zabaltzeko prest.

Negua, baina etxeko sutondoan sagar usaina, eta elurra, goitik eroritako hodei apurrak.

Mendian hobe da lagunduta bakarra baino.

Argitasuna amaitzear, ekaitz iluna dator

Bi mundu paralelo gozatzen leku eta momentu berean

Neguko magia. Dena Alda daiteke

Gure herriko ikurraren burdinak zuriz jantzita

2018: 35 urte ondoren, elurra itzuli zen Portugaletera. Ongi etorri!!!

Polita da gure herria, neguan eta udan, euskaldunez betea, gure Portugalete maitea.

Lanbroa

Elurrarekin jolastera bidean txantxangorri aurkitu genuen janari bila, ez zuen behar txanorik!!

Gure bidelagun berriak leku onena aukeratu zuen Ganeran elurrez beteta ikustera joateko!!!

Nahiz eta gure bidelaguna hartz zuri bat izan ez zaio gustatzen bustitzea!!!

Negua tristea izan arren, bakardadean disfrutatzeko uneak ere eman diezazkiguke

Alaitasuna Alegrian

Naturaren isla

Txakurrak ere hotz

Nire amonaren ustez, mendien artean ibiltzea norberaren burua aurkitzearen parekoa zen.

Negu gogorra

Argi lokartua

Ilunabarra badator eta ilargia zuhaitz biluzi baten atzean ezkutatzen da Florida parkean.

Neguko igande bat lehen orduan. Tristea, hotza eta lainotsua Arboledako mendi politetan.

Argazki-film batean gordetako neguaren lehenengo elurteak eta azkenengo eguzki izpiak Himalayan.

Elurrak ez dakar hotza bakarrik, isiltasuna, baita edertasuna ere, bere esku datoz.

Neguko egun politena

Hondartza bat, zerua garbi eta hotz ikaragarria, etxean aurkitzen duzun beroki potoloena janzteko.

Urtarril hotza, neguaren bihotza

Haize hotzak zutoinari gandorra orraztu dio.

Izotzak zeruari kolorea lapurtu dio.

Atseden-ordua

Negua gogorra dela esaten dute, begiratzen duzun tokiaren araberakoa.

Elurte handia, Errepelegan Portugalete 1985ean , motorrean buelta, eroriko askorekin.

Neguari aurre egiteko giltza!

Herrian hotza, bihotzean poza!!!

New Yorkera ezkontzera neguan joan ginen. Aiba la ostia! Eta mahuka motzean.

Elurtutako gure pasaia. Zerua eta lurra nahasten dira