Menu Close

Portugaleteko maitasun mezuen lehiaketaren SARIDUNA!

Portugaleteko Berbalagunok maitasun mezuen lehiaketa antolatu genuen otsailean, ”maitasunaren hilabetea” baliatuz.

Bertan, 90 mezutik gora jaso genituen eta Yannick Vergara Barakaldarrak irabazi zuen, ZORIONAK! Hemen mezu irabazlea:

”Ez kezkatu. STOP. Bidean naiz. STOP. Uste baino gertuago nago. STOP. Itxaronaldiak mereziko du. STOP. Zin dagizut. STOP. Berehala izango naiz zurekin. STOP.

Bidaltzailea: MAITASUNA

Irabazleak saria jaso du Txema Ezkerra, Koldo Nuñez eta Gorka Valverde Berbalagun dinamizatzailearen eskutik.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkizuegu lehiaketan parte hartu eta maitasun mezuak helarazi dizkiguzuen guztioi. Hona jasotako mezu guztiak:

”Hirekin, hemen eta han, itsasoa tartean izanik. Batzen gaituen itsasoa: zubia eta amildegia. Elkar maitatzen, amets egiten elkarrekin. Gure unibertsoan denborarik ez, maitasuna nagusi.”

”Hain beharrezkoa zara, ezen ezingo genukeen zu gabe gainditu. Nahiz eta irakasleek zu gorroto zaituzten, inporta dakizuke gurekin geratzea Batxilergoa amaitu arte?”

”Zoragarria da jakitea bizitza zaila egiten zaidanean zure besoetan babes naiteke, indarra hartzeko. Eskerrik asko gure amodio istorioaren gazi-gozoengatik, hona ekarri gaituzte eta.”

”Ni surf egiten, zu olatua, joan eta etorri besteak. Zu ailegatzean, surfeatu zintudan , baina, joan zinen, zure buelta espero dut, berriro elkarrekin egoteko.”

”Zuhaitz altu horiek, gure maitasunaren lekuko. Txoriz betetzen diren zuhaitz altu horiek jaki

”Antzinako laratzan, su txikitan sortutakoa; belar mingotsez eta goxoz eginda; hitz imajinaezinekin konjuratua; ni ahaztea, zu izateko behartzen gaituen sorginkeria.”

”Amodio istorio bakoitza polita da, baina aukeratu behar badut, geurea beti izango da nire gogokoena.”

”Maitalea bazara, borrokalaria izan behar zara. Zure maitasunagatik borrokatzen ez bazara, ze maitasun mota edukiko duzu?”

”Zure maitasunaren astronauta izan nahi nuke eta zurekin Ilargitik hasi eta Artizarreraino heldu nahi nuke”

”Ikusi zintudanetik zutaz maitemindu nintzen eta zu zara nire bizitzan dena ematen didana, ezer eskatu gabe”

”Zurekin egoten naizenean zoriontsua naiz, ikusi dudan munduko iluntzerik politena zarelako.”

”Nahiz eta beti hotzez egon, nire eskuek berotzen zaituzte. Maite zaitut botila maitea.”

”Nire bizitza ezagutu zintudanean hasi zen. Maitasuna polita da, zurekin bada. Osatzen nauen pertsona zara. Ez da eguberria baina zure gau ona eman nahi dizut”

”Elkar ukitzeko sortuak diren bi aho, gureak.

Bi aho, infernu bihurtuz erretzen direnak. Zer egiten dugu, hain urrun?

Piztu genuen sutan urtu gaitezen nahi nuke”

”Ezagutzen zaitudanetik, nire munduko onena zara sentiarazten nauzun guztiagatik, asko maite zaitut printze”

”Txikia nintzenean nire babeslea zinen, orain biak nagusi, nire eredu zara. Bizitzan ez dizut inoiz itzuliko nigatik egin duzun guztia.Maite zaitut Yiyi, zure ahizpa txikia”

”- Nora zoaz hain goiz? Partida ordu bat barru hasiko da eta oraindik ez dago inor!!

– Badakit, baina gure momentua da, San Mamés eta biok.”

”Ez ahaztu zure errealitatezko izaera bihotzean dagoela, laztana, zeuk bezain polita.”

”Zoriontasuna zure alboan aurkituta, geure arimak elkartu eta unibertso bat osatu, bizitza honetan eta milaka gehiagotan.”

”Ohartu naiz

zerura begira

zu zarela

nire benetako distira,

ez baitago izarrik

zu bezain argia.”

”Oh Aitor nire eguzkilore,

ez dakit nola, beti bezain dotore.

Oh nire bihotza ze bero,

zu ikusiz gero.”

”Leku zikin bateko esku-argi erabilezina nintzen, zuk aurkitu ninduzunean, apurtuta nengoen, energiarik gabe, konpondu nauzunean, neuk ere lagundu zaitut argiztatzen zure bidea”

”Ezin dut imajinatu nolakoa izango litzatekeen bizitza zu gabe. Nire alter ego zara, nire bizitzako laguna. Zugana iristeko denbora ozeanoak zeharkatuko nituzke, beti zurekin egoteko.”

” ‘’Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero’’ , baina hobe ezetz, lapurra ez bainaiz; zu, ordea, bai, nire bihotza lapurtu duzulako.”

”Beti irakatsi digute besteenganako maitasuna izaten, baina inoiz ez ziguten esan gehien maitatu behar duguna geure burua dela. Beraz, inor maite baino lehen, geure burua maitatzen ikasi beharko genuke.”

”Zure begiradan galtzen naiz hitz egiten didazun guztietan. Presente zaudenean nire taupadak bizkortu egiten dira.”

”Bizitzak huts sakona utzi du nire bihotzeko barne-barnean. Heriotzak putz egiten du, jakin gabe egunen batean eztanda egingo duela.”

”Hitz bat izango bazina gogo handiz zure atzizkia izango nintzateke.”

”Airea bezalakoa zara, etortzen zaren moduan joaten zarelako. Gero eta gutxiago irauten duzu hemen, elurra Portugaleten egiten duen bezala.”

”Munduan hainbat kolore eta forma ezberdineko begiak, hainbat izaera eta nik zeure begiak eta izaera nahiago ditut”

”Gorrotoaren sendagilearen menpekoa, gure bizitzaren motorraren erregaia, tximisten erasoen kontrako tximistorratz eraginkorrena, hemen daukagu maitasuna, sentimenduen erregina eta munduaren erasoen kontrako defentsarik sendoena.”

”Gauza txiki baten bila nenbilen mundu amaigabe batean, baina zerbait infinitua aurkitu nuen mundu txiki batean.”

”Ezagutzen nuen bizitza bakarra aldatu zen, begiak ireki nituenean eta zuek nire alboan ikusi zituztenean, nire mundu osoa betetzen”

”Horrela elkar maitatzea bizitza osoan irauten duen abentura baten hasiera da”

”Inoiz esan dizudan gauzarik politena, nire barnean lau haizetara oihukatu nuen, baina kalean isildu nintzen”

”Zurekin nengoenean ez dut hegazkinik behar, zure ezpainek planetako leku ederrenetara eramaten nautelako”

”Nire harresia eraiki behar nuen, baina ezagutu zaitut eta orain nire harresia ezin da eraiki.”

”Jakituriaren sakontasun lasaia islatzen du zure begiradak… Gustura moldatuko nuke nik nire taupa-taupa eroa zure barealdi horretara, bidean goxo eta batera egin dezagun aurrera. Animatzen?”

”Ene txiki, ez beldurrik izan! Nire beharra izatekotan, orain entzuten duzun taupa-taupa honek bueltan gidatuko zaitu eta nire magala zure zain izango duzu beti.”

”Ezagutzen zaitudanetik ez dakit zer egingo nukeen zu gabe. Egunero, esnatu eta ez ikusi zure mezurik, zure barreak berriro entzun gabe. Ez Joan inoiz …”

”Hiltzeko prest zauden horrekin, borrokatu eta bizi besterik ez dago. Hori da nik zugatik egingo dudana.”

”Badakit inork ez duela inoiz gurea ulertuko, baina ez dut nahi haiek ulertzea, gure maitasuna errespetatzea baizik.”

”Pandemiaren eraginez zure falta nabaritzen dut. Hainbeste denbora elkar ikusi gabe pasatu dugu.. Laster elkartuko gara, bidaia maitea”

”Triste nagoenean, zuk beti pozten nauzu. Zurekin joaten naiz egunero eta oso ondo pasatzen dugu elkarrekin. Nirekin egoten ez zarenean, zure hutsunea nabarituko dut.”

”Nahiz eta hainbeste urte itxaron zure aurpegia ikusteko, orain nire bizitzaren onena zara. Maite zaitut semetxo.”

”Pentsatu nuen maitasuna zela bikotearekin egotea, baina nire katuak ezagutu nituen eta ikusi nuen hori zela maitasun erreala.”

”Kaixo,maitia! Zelan? Oraintxe bertan klasean nago eta pentsatzen ari naiz nire bizitzako maitemundua zarela. Nire bizitza elkarrekin bizi nahi dut”

”Maite nau, ez nau maite, maite nau ez nau maite; horregatik maite dut neure burua.”

”Gaur urtebete nire bizitza itzali egin zen, baina zuri esker berriro piztu naiz. Ba dakit zurekin borroka egin dezakedala”

”Seme maiteak;sentitzen dudan maitasun osoak disdiratuko balu,ez litzateke iluntasunik existituko”

”Zure leku gogokoena izan nahi dut,mundutik ihes egin nahi duzunean.”

”Athletic Clubari bizitza ematen diot talde haue ez da besteak bezalakoa, hemengoa da, taldean ez dago Messi ezta Ronaldo ere, hemen Nico WIlliams hil arte.”

”Harro nago zurigorriz janzteaz, harro nago San Mameseko emozioen oihuez, eta harro nago gure afizioez, irabazi edo galdu beti zurekin. Athletic Club!”

”Ez zintudan oso ondo ezagutzen lehen aldiz zurekin hitz egin arte. Momento horretan maitemindu nintzen zutaz eta zure nortasunez.”

”Tristura dudanean zugan pentsatzean nire malkoak kanpora joaten dira. Lehenengo aldiz zu ikustean, nire irribarrea zerurantz Joan zen. Zurekin nengoenean pozten ninduzun, Dancok.”

”Bertan egoten da, laguntza behar dudanean egoten da, bikote onena da. Momentu onenetan eta txarretan egoten da, beti zurekin. Lagun mina”

”Zure orrialdeetan galdu nahi dut eta aske, triste, pozik, haserre sentitu. Zure hitzetan beste inon aurkitu ezin dudana aurkitzen dudalako, liburu maitea.”

”Ezin naiz zutaz aldendu, zurekin jolastu behar dudala sentitzen dut momentu guztietan. Borobila eta bizigabea bazara ere nire sentimenduak berdinak dira.”

”Eguzkia eta igerilekuak nire inguruko guztiak alaitzen dituzte,eta momentu ahaztezinak eta zoriontsuak sortzen dituzte. Horregatik asko maite zaitut.Uda.”

”Elkarrekin igaro ditugun momentu guztiengatik, txikitatik nirekin egoteagatik, nire laguntza hoberena izateagatik, ez ditut ahaztuko, zure ondoan pasatutako momentuak. Nire zoriontasunaren arrazoia zarelako. Niebla (nire txakurra)”

”Nire barnean gordetzen dudan altxorra zara eta niretzat mundu osoko eta nire bihotzeko bitxirik garrantzitsuena zara.”

”Bertan egoten naizen bakoitzean, zirrara txarrak kanpora atera eta olatu bakoitza pasatzen denenan, erabat lasaitzen nauzu.Hondartza maitea.”

”Beti zurea izan naiz , beti zurea izango naiz eta pozik nago zurea izatean . Nire biotza zurea da . O nire herria , O Euskal Herria”

”Maitasuna begiek gorde ezin duten sekretua da, maitasuna belarriek ahaztu ezin duten ahotsa da, maitasuna ezpainek sentitzen duten hezetasuna da. Maitasuna sentsazioen maiztasuna da.”

”Beti zerura begiratzen dut eta pentsatzen dut, hemen ez zaudenez gogoratu zure bihotzean bizi naizen bitartean betiko maitasuna biziko dudala, amama”

”Gogoan dut momentu hura

zorionez beteta

ezagutu zintudan momentu hura

eta harrezkero maitatzen ikasi nuen.”

”Etxeko hoberena zarela badakizu,

Gau ilun guztietan nagoela ere dakizu,

Ez nizukela aldatuko ere badakizu.”

”Irribarre guztiengatik, elkarrekin pasa eta pasako ditugun momentuengatik, entrenamendu guztiengatik, partidak irabazten ditugun alaitasunagatik, betiko horrela izatea, mesedez.  Nire saskibaloi taldearentzat”

”Maite dut zure ahotik kontatzen dizkidazun istorioak entzutea, askotan hunkitu egiten nau behar dudanean nirekin zaudela jakiteak, zurekin pasatzen ditudan egunak nire bizitzako berezienak dira.”

”Lehenengo urteetan ez zinen egon, baina iritsi zinenean bihotza lapurtu zenidan. Momentu polit eta tristeenetan. Ileak etxetik bota eta joango bazina bila joango nintzakete”

”Etzanda pasa dugun ordu guztiengatik, zure besoetan lo eginda geratu naizelako, zurekin eroso sentitzen naizelako eta galdutakoa zure barnean aurkitzen dudalako. Nire sofa maitearentzat.”

”Gau ilunak jaten nau, egunez zure falta sentitzen dut eta gauez maite zaitut.

Ene gau maitea, jada ez zaude bakarrik.

Gaua.”

”Arimaren beraren erdiragarri zitzaizkidan, mingarri, lazgarri, ilungarri, zuk nire hasperen etsi eta malkoz jantzien berririk ez izana.”

”Zure ezpainen eztia hartzen dut ene aho egarberan, musu leun bat ene ezpainen gainean pasatzen duzun bakoitzean.”

”Denak huts egitean, amildegiaren ertzean, oro hits denean, zure eskuen leuntasunak, nire aurpegiko malkoak xukatzean, bizitzara itzularazten nau, argia ekartzen du nire arima ilundura.”

”Zure begi zoli berdeak ditut bide-erakusle, bizi-emaile, odol-bizigarri. Zure begirada da esangura, muina, mamia duen gauza bakarra mundu arimagabe honetan.”

”Zabal ezazu nire arimaren ate oro, eta nik, hala, egunez egun mundu bat deskubritu ahalko dut zure begiradan.”

”Zuk sendatu zenuen nire begirada goibelaren eria, zuk musu gozoz bete nire arimaren arrakala pozoi garratzez betea.”

”Esan izan banizkizu, esan, gorderik neuzkan hitzak, barrena kiskaltzen zidaten guztiak… baina lotsak itota, ezinaren ezinaz etsiturik, isilik geratzen nintzen, zureganako maitasunaren berri eman gabe.”

”Bakardadearen hatz luze zakarrek negarraren sustraiei tira egiten diete, zure ahots leunak hitz eztiekin nire gogoa laztanduz egonezina luzaroan baretzen ez badit.”

”Eskerrik asko babesteagatik inork egin ez duen bezala, eskerrik asko esateagatik zer den onena niretzako, eta eskerrik asko hor beti egoteagatik eta maite didazulako. Ama.”

”Musika tresna bat izango banitz, Saxofoia izango nintzateke, Jazzeko melodia guztiak entzun ahalko zenituzkete eta dena esanda legoke”

”Garai batean amestu nuen guztia zara eta benetako maitasun bakarra baldin badago, egon ziur nire zu zarela.”

”Ez dakizu nire izena edo nor naizen ni, baina ikusten nauzunean zure aurpegia izugarri piztu egiten da, beti bezala, jaio nintzenetik. Hori bai da benetako maitasuna.”