Menu Close

Kanpoan Sartzen-antzezlana



Antxoko Gazte Topaguneak eta Pasaiako Udalak elkarlanean antzerki emanaldi bat antolatu dute abenduaren 1erako. Papineko Gaztediak urrian antolatu zuen zinema saioaren ostean, Bokaleko gazte elkargunearen baitan antolatzen den bigarren ekintza izango da. “Kanpora sartzen” antzezlana eskainiko dute Pasai Antxoko kultur etxean 19:00etan.

Abenduaren 1a HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna. Bi data horiekin erabat lotzen da antzezlana: GIBari buruzko umorez betetako emanaldi gordina, euskaraz emana.

Ikuskizuna doakoa izango da, eta sarrera librea izango da eserlekuak bete arte. Ohi bezala, bidelagunak eta bidelariak bereziki gonbidatuta zaudete.