Menu Close

MARKINA-XEMEIN HIKALAGUN

Otsailaren 15etik apirilaren 9ra arte HITANO ikastaroa eskaini zuten estreinakoz Markina-Xemeingo AEK euskaltegian. Zortzi lagunek parte hartu zuten eta haien balorazioa oso ona izan da.

Izandako arrakasta ikusita, datorren ikasturtean ere ikastaro gehiago martxan jartzeko asmoa azaldu digute AEK-ko irakasleek. Gainera, ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko aukera ere badaukate herrian bertan; izan ere, hileko azken barikuetan batzen baita taldetxo bat, Uhagon kulturgunean, hika praktikatzeko. Hitzordua arratsaldeko 16:00etan izaten da eta BERBALAGUN proiktuaren harira sortutako ekimena da. Beti ere, kafe bat hartuaz, giro ederrean.https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2025/05/14/azaroan-markina-xemeinek-hartuko-du-euskal-herriko-ii-hika-topaketa/

Azaroan Markina-Xemeinek hartuko du Euskal Herriko II. Hika Topaketa