Hainbat argazki polit jaso ditugu. Eskerrik asko parte hartzaile guztioi!
Orain, argazki horietatik gustukoena zein dugun aukeratu beharko dugu. Horretarako bi aukera daude:
- Lekeitioko kultur etxean bozkatzea.
- Ondoko estekatik bozkatzea: >BOZKATU
- BOZKATZEKO EPEA: ekainaren 10etik 23ra (biak barne)
- Pertsona bakoitzeko BOZKA BAT.
- ARGAZKI BAKARRA aukeratu behar da.
LEHIAKETAKO IRABAZLEENTZAT SARIAK:
1.saria: 2 lagunentzako astebururako bazkaria Ibaigane jatetxean.
2.saria: 2 lagunentzako Leaktibai ekintza bonoa.
3.saria: Berbalagun opari kutxa.
Animatu eta parte hartu!
