{"id":581,"date":"2012-11-23T10:38:00","date_gmt":"2012-11-23T10:38:00","guid":{"rendered":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/blog\/2012\/11\/23\/euskaraz-bizi-nahi-dugulako\/"},"modified":"2012-11-23T10:38:00","modified_gmt":"2012-11-23T10:38:00","slug":"euskaraz-bizi-nahi-dugulako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/blog\/2012\/11\/23\/euskaraz-bizi-nahi-dugulako\/","title":{"rendered":"Euskaraz bizi nahi dugulako"},"content":{"rendered":"<div style=\"clear: both;text-align: center\"><a href=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-CnVngK4_C_E\/UK9SNgNJ47I\/AAAAAAAAAPY\/gW5eRA-Ir0s\/s1600\/manifa+euskaraz.jpg\" style=\"margin-left: 1em;margin-right: 1em\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" border=\"0\" height=\"320\" src=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-CnVngK4_C_E\/UK9SNgNJ47I\/AAAAAAAAAPY\/gW5eRA-Ir0s\/s320\/manifa+euskaraz.jpg\" width=\"225\" \/><\/a><\/div>\n<p>Abenduaren 1ean euskal herritarrok hitzordua dugu Donostian,  manifestazioa egingo dugulako bertan, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean. <br \/>Milaka herritar gara euskaraz bizitzeko hautua egin dugunok; baina,  zoritxarrez, milaka arazo aurkitzen dugu geure nahia betetzeko. Oraindik  ere lan handia dago egiteke euskararen normalizazioan; hori azpimarratu  du, duela gutxi, Europako Batzordeak berak, Hizkuntza Gutxituen  Itunaren konpromisoak betetzen ote diren aztertu ostean.<br \/> Jorratu beharreko bideak askotarikoak dira, beraz, baina bereziki bi  esparru indartu behar dira: euskararen ezagutza eta euskaraz bizi ahal  izateko guneak. Biak ala biak bultzatzen ditugu AEKn, jakina, eta  horrexegatik egiten dugu bat manifestazio deialdiarekin.<br \/> Hizkuntza batean bizi ahal izateko, hizkuntza horren ezagutza  ezinbesteko aldagaia da. Euskararen kasuan, ezagutza indizea igo egin da  azken urteotan, baina ez eragite nabarmenetarako beste: euskaraz ez  dakitenen kopurua oso altua eta kezkagarria da oraindik ere. Bestalde,  ezagutza indizearen barruan daudenak \u2014ia euskaldunak, esaterako\u2014  erabiltzeko benetako gaitasunarekin zenbateraino bat datozen ere  sakonago aztertu beharko litzateke.<br \/> Gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean, bere garaian, indar handia  jarri zen haurren hezkuntzan, baina ia batere ez transmisioan; hau da,  gurasoei begirako euskalduntzean, Helduen Euskalduntze Alfabetatzean.  Egindako zenbait ikerketaren arabera, azken hamarkadetan euskarak  300.000 hiztun irabazi ditu, eta horien herena euskaltegiei zor zaie,  alajaina! Ametsetan hasita, zein egoeratan geundeke euskalduntze  alfabetatzea buru-belarri bultzatu izan balitz eta, hezkuntzak  euskaldundutako umeekin batera, indar berarekin eta neurri berean  helduak euskaldundu izan balira?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abenduaren 1ean euskal herritarrok hitzordua dugu Donostian, manifestazioa egingo dugulako bertan, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean. Milaka herritar gara euskaraz bizitzeko hautua egin dugunok; baina,&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_customify_content_layout":"","_customify_sidebar":"","_customify_page_header_display":"","_customify_disable_header":"","_customify_disable_header_top":"","_customify_disable_header_main":"","_customify_disable_header_bottom":"","_customify_disable_page_title":"","_customify_disable_content_vertical_padding":"","_customify_disable_footer_top":"","_customify_disable_footer_main":"","_customify_disable_footer_bottom":"","_customify_breadcrumb_display":"","_customify_header_transparent_display":"","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-581","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/581","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=581"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/581\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=581"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=581"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/praktikatu.eus\/blog\/lautada\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=581"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}