Menu Close

Maiatzean, euskara plazara!

Maiatzean, euskaraz gozatzeko ekintza ugari antolatu dugu hainbat eragilerekin elkarlanean.

Hasteko, Aguraingo familientzako jolasa prestatu dugu non elkarlana ezinbestekoa izango den saria lortu ahal izateko.

Hurrengo egunean, Asparrengo irakurle klubeko lagunekin bilduko gara Aingeru Epaltzaren ” Erretzaile damutuen konpainia” liburuaren inguruan solasteko.

Amaitzeko, gazte zein helduei zuzendutako “Sexualitatea eta euskara uztartuz, gozatu” galdera jolasa prestatu dugu Emaizeko lagunekin batera.

Hilabete amaieran beste sorpresatxo bat ere izango dugu, baina horren berri aurrerago izan duzue.

Bitartean, segi euskaraz bizitzeko bidean!