Menu Close

Atxagaren liburuak eta kafe beroa

Larunbatean Bernardo Atxaga idazlearen lanen inguruko solasaldia izan genuen Asparreneko irakurle klubeko lagunekin. Bakoitzak artistaren eleberri bat hautatu zuen, eta besteoi horren inguruko informazioa eta hausnarketak partekatu zituen.

Benetan atsegina izan zen  giroa, elkarrizketa eta konpainia.

Hurrengo hitzordua martxoan izango dugu, eta horretan Katixa Agirreren “Berriz zentauro” irakurriko dugu”.