Menu Close

Larunbata solasean eta jolasean

Larunbata egun zoragarria izan zen lautadan. Eguerdi partean, Irati Goikoetxearen ” Herriak ez du barkatuko” eleberriaren inguruan mintzatzeko bildu ginen, Idazle Beasaindarraren konpainia ezin hobea izan genuen horretarako, eta benetan interesgarria  izan zen bakoitzaren sentipenak eta iritziak entzuteko parada izatea,

 

Arratsaldean, familien txanda izan zen. Aguraingo herrian ezkutatutako hainbat pista topatzera abiatu ziren ziztu bizian, haurrak aurretik eta gurasoak haiei jarraiki  🙂

Guztiok bildutako zatiak erabiliz, puzzle bat osatu eta bertan agertu zen geroglifikoa deszifratu zuten elkarlanean. Lan bikaina egin zuten!