Menu Close

Amets Arzallusekin solasean, gustura baino gusturago!

Pasa den larunbatean goiz ederra pasatu genuen Araian, Asperrengo udalean, Amets Arzallusekin solasean. Araian Berbalagun irakurle kluba dagoela eta bere “Miñan” nobela irakurri zutela aprobetxatuz, solasaldi ederraz gozatzeko parada izan genuen. Bi orduz aritu ginen hitz eta pitz Ibrahima Balderen bidaiaz, beraien arteko harremanaz, idaz prozesuaz …
Luxua izan zen Ametsekin egon ahal izatea eta berarekin solasaldia partekatzea. Horren lekuko izan ziren aretoa bete zuten Lautadako txoko askotako euskaltzaleak.

 

Mila esker Amets, Asparrengo udala, Irakurle kluba eta, nola ez, gerturatu zineten guztioi!