Menu Close

“Kaixo, mintzalagun!”, ikasturteari hasiera emateko

Azaroaren 11n, San Martin egunez, “Kaixo, mintzalagun!” festa ospatu genuen Ikatza tabernan. Pintxo eta edari artean, herriko mintzalagun-taldeetako kideek aukera izan zuten elkar ezagutzeko eta elkarren berri izateko. Opariek mintzalagunen aldartea alaitu zuten, eta izan zen poltsa bete opari eskutan etxera joan zenik ere. Giro ederrean kontu-kontari aritzeko aukera izan genuen bertaratutakook: 20 lagun inguru. Gehienak, mintzalagunak. Baina mintzalagunez gain, egitasmoan parte hartzeko interesa duenik ere azaldu zen, etorkizuneko mintzalagun berriak. Beraz, orain, hortxe daukagu mintzalagun-talde berriak osatzeko aukera eta erronka. Bejondeigula!

Astigarragako mintzalagunak