Goiz eta arratsalde zoragarria bizi izan genuen atzo Bilboko alde zaharrean. Erdi arora egin genuen bidaia interesgarria Mandatari kale-ihesari esker, eta poz-pozik bueltatu ginen etxera. Joko honen egilea AEKn ari da ikasten, eta mintzamena lantzeko aukera paregabea zela iritzita, Bilbora joatea erabaki genuen.

Askotan entzuten da kanpotik etorritako lagun bati Bilboren historia erakutsi behar izateko free tour bat kontratatu beharko litzatekeela. Bada, Davidek antzeko zerbait eskaini zigun, baina, gainera, ondo pasatzeko aukera eman zigun abenturaz gozatu ahal izan genuen.

Goizean bost laguneko bost talde egin genituen, eta arratsaldez, lau laguneko bi talde. Zazpi kaleak zeharkatu genituen goitik behera puntuak ematen zituzten pisten aginduetara. Batzuk errazak ziren, baina beste aurkitzeko, gogotik bota genuen izerdia. Izan ere, bi orduz ibili ginen gora eta behera ahalik eta proba gehien egin nahian.

Bi orduko epea amaituta, hasierako lekura bueltatu eta puntuak zenbatzeari ekin genion. Esperientzia zoragarria izan da Emisario edo euskaraz Mandatarira jokatzea.
