Ugaoko Guraso Elkartearekin batera “Euskara plazara” lelopean, abenduaren 1ean 17:00etatik 20:00etara lau gune ezberdin prestatu ditugu Ugaoko herriko plazan.
Alde batetik “Ugaoko Ikastolak 50 urte” gunea egongo da. Bertan, garai hartako protagonistek testigantzak kontatuko dituzte.
Bestetik, “Helduen berba jolasekin” etorria, irudimena eta umore ona lantzeko aukera izango dugu, eta “kafe txokoa” goxo-goxo berriketan aritzeko tokia izango da.
Bukatzeko, eta 18:30etatik aurrera, euskal kantagintzaren hitzaldia musikatua eskainiko du Andoni Tolosa Morau artistak.
