Menu Close

XABOI NATURALAK BASAURIN

Aupa, Berbalagun eta euskaltzale!

Hementxe gatozkizue ikasturte honetako azken ekintzetako batekin: Xaboi naturalak egiteko tailerra.

Tailer honetan xaboi artisauak egingo ditugu modu erraz eta dibertigarrian, ingurak ematen dizkigun material naturalak erabiliz. Esaan beharrik ez dago gaur eguneko erronka nagusienetakoa dela gure ingurumena zaintzea, bada tailer honek hori egiten lagunduko digu, eta gainera, ederki pasatzeko aukera edukiko duzue!!

Plaza kopurua mugatua izango da, 15 pertsona asko jota, beraz, eman ezazue izena lehenbailehen:

1- 645 715 621 telefono zenbakira deituz edo whatsapp-a idatziz

2- hegouribe@aek.eus helbidera mezua bidaliz

 

Eguna: ekainaren 15a, osteguna

Lekua: Pozokoetxeko Kultur Etxea

Ordua: 18:00etatik 20:00ak arte

Ez egin zalantzarik eta izena eman ahalik eta lasterren, ederki pasako dugu-eta!

PRAKTIKATU ETA BIZI!