Menu Close

ROBOTIKA TAILERRA BASAURIN

Maiatzaren 18an, asteazkenez, arrastiko 18:00etatik 19:30ak arte Robotika tailerra gauzatuko dugu Pozokoetxe kultur etxean.

Tailer honen helburua Berbalaguneko kideek aisialdian euskaraz gozatzea eta aisialdian hizkuntza ohiturak aldatzea eta ikastea da.Tailer honetan robotikako piezak erabiliz robotak diseinatu, muntatu eta programatuko ditugu. Partaideek dinamizatzaile baten laguntza izango dute, baina ez da programazio-klaserik emango. Partaide talde bakoitza, tablet-a erabiliz, programaren       gorabeherak ezagutzen joango da diseinua egiteko eta “froga-errorea” metodologiaren bitartez bere robota gauzatuko du. Tailerra Urtxintxak eskainiko du.

Izena emateko idatzi gure e-postara (hegouribe@aek.eus) edo 645 715 621 telefonora maiatzaren 16a baino lehen