Menu Close

Gernika-Lumon, euskara ZU zara!

Urriaren 14an, Gernika-Lumoko Berbalagunen aurkezpen publikoa egin genuen hedabideen aurrean. Bertan, ekimen honetako eragile gehienak elkartu ginen, hala nola Gernika-Lumoko Udala, Aita Villasante udal euskaltegia eta Busturialdeko AEK.

Aurkezpenean, Berbalagun zer den, eta zertarako sortu zen azaltzeaz gain, aurtengo ikasturterako ditugun ideia eta proposamen batzuk ere aipatu genituen; esaterako, mendi-irteerak, hitzaldiak, tailerrak edota Ezetz Jakin lehiaketa. Era berean, jende berria animatzeko deia ere egin genuen, herritar askok oraindik ez baitute Berbalagunen dinamika ondo ezagutzen.

Azkenik, momentuz martxan ditugun mintzataldeen informazioa ere zabaldu genuen; izan ere, hainbat talde ditugu gure herrian: ordutegi, giro zein egun ezberdinetan.

Horra, Busturialdeko Hitzak eta Oizmendik egindako albistea.