Maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketako sari-banaketa egin dugu udaletxe aurrean. Alde batetik, hamabost galderak ondo erantzun zituztenen artean, Allende Salazarreko Haur Hezkuntza 2 eta 3 urteko irakasleak izan dira irabazleak. Taldean erantzun zutenez, orain 2 lagun hautatu beharko dituzte Basati jatetxean afaltzeko. Bestetik, Begoña Zendagortak eskuratu du Gernika-Lumoko establezimenduetan gastatzeko 20€-ko bonua; bada, 75 parte hartzaileen artean, bera izan da zorteduna.
Ikasturtea bukatzen ari bada ere, ekaineko Ezetz Jakin lehiaketa ere egingo dugu. Hilaren 24ra arteko epea izango duzue zuen erantzunak bidaltzeko, eta galderak guztiak ondo erantzuten dituztenen artean, bertoko produktuekin osatutako kutxa bat zozketatuko da. Mai-Ona dendak eskaini digu ikasturte honetako azken saria.
Horra online betetzeko esteka: https://labur.eus/QAjPn
Zorte on!