Menu Close

“mallabitarrok egina”, oraingoan……herrigunea ezagutzen!!!

Aupa aspaldikook!!!

Azken hilabeteotan geldi ez baina, isilik ibili ondoren, hona hemen Mallabian zapatuan izango dugun jardueraren informazioa:

Urtero legez, maiatz-ekain bueltan izanik badatorkigu bigarrenez (lehena irail-urrian izan ohi da) MALLABITARROK EGINA. Oraingoan, baserri auzoak lagata, herrigunean jarriko dugu jomuga eta herriko hainbat adineko jator, berritsu eta oroimen onekoei esker Mallabiko herrigunea antzina nolakoa zen ikasi eta irudikatuko dugu. Horrenbestez, edizio hau bisita gidatu modura antolatu dugu, zeina udaletxe aurreko parkingetik -edo antzina “petriletik” -hasita,  jakingo dugu nolakoak ziren eskola, udaletxea, eliza eta beste hamaika eraikin eta bazter.

Anima zaitez eta etorri bakarka, taldean, lagunekin edo familian, ikasitakoa asko izango da-eta!!